Busturialdea-Urdaibai

Gernika-Bermeo edo Busturialdea eskualdea Bizkaiko iparmendebaldean kokatzen da; 20 udalerrik osatzen dute: Ajangiz, Arratzu, Bermeo, Forua, Gautegiz-Arteaga, Ibarrangelu, Kortezubi, Ere–o, Elantxobe, Ea, Morga, Mendata, Nabarniz, Muxika, Mundaka, Sukarrieta, Gernika-Lumo, Busturia, Murueta eta Errigoiti.

282 Km2 azalera du eta 45.000 inguru biztanle, %70 eskualdeko hiriguneetan biltzen delarik, Bermeon eta Gernika-Lumon hain zuzen, gainontzekoa sakabanatuta dago baserri guneetan. www.busturialdeaurdaibai.com.

Eskualde honetan URDAIBAI BIOSFERA ERRESERBA dugu, paisaia eta ekologia aniztasun, balore kultural eta kontserbazio mailagatik UNESCOk 1984an Biosfera Erreserba onartua. Espazio natural garrantzitsua da (220 km2); eskualdeko 19 udalerrik (Eak ez) eta mugakide dituen 3 udalerrik, Arrieta, Amorebieta-Etxano eta Munitibar Arbatzegi-Gerrikaitz osatzen dute.

Muga geografikoak Oka ibaiko arroaren banalerroak adierazten ditu.

Busturialdea Urdaibai