Gertakariak

Aterpetxe 

Datorren martxoaren 30erako, ostirala, ume eta gaztetxoentzako aterpetxean gau pasa bat antolatu da (lo egiteko 3-4 urtetik gorakoak, txikiagoak badira, gurasoren bat gera daiteke). Iluntzeko 19,00 aldera etorriko dira Idatze Etxera eta geletara pasatuko dira. Ostean, 20,30 inguruan afaria izango dute, eta ondoren jolasak, bideo emanaldia...

Lotara geratzen direnak, zer ekarri behar dute? Lotarako sakua, linterna txiki bat, pijama edo txandala, etxeko zapatilak, hortzak garbitzekoa, nezeserra...

Nagusitxoak Elizosten egingo dute lo (izan ezkero ekarri koltxonetak) txikienak ordea Aterpetxean.

Nahiz eta lotan geratu ez, afaltzen etor daiteke, osteko jolasetan parte hartzeko etab.             

Goizeko 10,00etatik aurrera, denboraren arabera Elizoste etxeko Aretoan ekintza edo irteeraren bat oinez 12,30 aldera etxerantza.

Prezioa:

Bakoitzak ordaindu beharrekoa: 5,00 euro

Bertan egunean ordainduko da

Afaria eta gosaria emateko, monitore lanak egiteko etab. gurasoen laguntza behar dugu.

Apuntatzeko azken eguna: martxoak 28, asteazkena Idatze Etxean (94 625 72 04 telefonoan) edo Udaletxean (94 625 47 22 telefonoan).

Kartela (PDF 268Kb)