Datorren martxoaren 3an, larunbata, Txitxiburduntzi eguna egingo dugu Mendatan. Umeak, gurasoak, aiton-amonak..., denak parte hartzea da gure helburua eta ohiturei jarraitzea.
Arratsaldeko 17,30etatik aurrera frontoian geratuko gara danok, eta han prestatuko ditugu txorizoa, urdaia...
Ekintzan parte hartzeko ekarri zotz luze bat txorizoa txingarretan egiteko, eta ondo pasatzeko gogoa, beste guztia guk jarriko dugu.
Txitxiburduntzi baino lehen, 16:30 aldera Artape aurrean geratuko gara, Kalbariorantz joateko, han egingo dugu Zuhaitz Eguna, pasadan urtean landatutako zuhaitza zainduko dugu, eta abonua jarriko dio haur bakoitzak.
Egitaraua (PDF 1,7Mb)